Saio honen helburua da enpresen barneko informazio-kanalak aztertzea, arauhausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen 2/2023 Legean ezartzen den bezala. Arauaren helburua da lan- edo lanbide-testuinguru batean arau-hauste penal edo administratibo larriak edo oso larriak detektatzen dituzten pertsonak babestea, eta arauan araututako mekanismoen bidez jakinaraztea, eta hausnartzea bide horiek lagungarri izan daitezkeen lan-arriskuen prebentzioaren arloko araudiaren aurkako jarduerak azaleratzeko, enpresan ematen zaion tratamenduari dagokionez.
Horrela, barneko komunikazio-sistemaren funtzionamendua eta erregulazioa aztertuko ditugu, bai eta informazio-sistemaren arduraduna den enpresaren barne-organoaren eta prebentzio-zerbitzuaren arteko koordinazioa ere, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ez-betetzeren bat jakinarazten denean. Gainera, arlo horretako jardunbide egokien enpresa-esperientziak azalduko dira.